HIRIA

zertan datza proiektua?

2.500 biztanle baina gutxiagoko Tolosaldeako herriak ardatz hartuta, landa eremuko pertsona helduen beharrak ikertu nahi dira inguru horretan negozio aukerak sortzeko. Guzti horrek informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan oinarritutako produktu eta zerbitzuen sorrera eta komertzializazioa baliatuko du, betiere herritarren beharretara egokituta.

helburuak

orokorrak

Gipuzkoan, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko aukerak miatzea, zerbitzu soziosanitarioen mutualizazioa ahalbidetzeari esker.

zehatzak

  1. Pertsona helduen inplikazioaren eskutik zerbitzu soziosanitarioak hobetzea
  2. Zerbitzu soziosanitarioen efizientzia bultzatzea hauen mutualizazioaren bidez

PROIEKTUAREN GAKOAK

zergatik parte hartu?

Norbere herriak dituen zerbitzuak hobetzen lagunduko duelako

Denon ideiak eta nahiak kontuan hartuko direlako hobekuntza egiteko

zer lortuko duzu ordainean?

  • Zure herrian eskaintzen diren zerbitzuak obetzea.
  • Zure herrikideak hurbilago izatea.
  • Zerbitzuak era ezberdin batean kudeatzeko proposamena.
  • Pertsona adinduen gizarte-inklusioa lantzea.

kontaktua

HIRIA